Dirulaguntza deialdia, Atarrabiako merkataritza-establezimenduetako errotuluetan euskara erabiltzeko

2018-09-13
Deialdiak eta lehiaketak

Atarrabiako Udalak errotulu berrien gastuaren %50eko laguntza emanen du establezimenduak errotulu berrian euskara erabiltze badu. Gehienez ere 250 €ko laguntza emanen du errotulu berri bakoitzeko.

Eskaera-orria

Deialdiaren oinarriak

Dirulaguntza eskatzeko prozedura

Eskaera errotulu berria jarrita dagoenean eginen da. Eskatzaileak , eskaera-orriarekin batera, honako agiriak aurkeztuko ditu Udal Erregistroan:

  • errotuluaren faktura (jatorrizkoa edo kopia konpultsatua)
  • errotuluaren bi argazki (bat orokorra, aurrealde osokoa; eta bestea zehatza, errotuluarena).

Dirulaguntzak erregistroko dataren araberako hurrenkeran esleituko dira, aurrekontuko kontu-saila agortu arte.