Deialdia, herriko elkarteei laguntzak emateko, 2020. urtean kultur aktibitateak egiteko

2020-01-13
Deialdiak eta lehiaketak

Deialdi honen xedea da kultura-erakundeek eta -kolektiboek egindako kultura-jardueretarako proiektu eta ekintzetarako laguntzak arautzea, baldin eta kultura-jarduerak modu egonkorrean garatzen badira Atarrabiako eremuan 2020. urtean.

Deialdiaren oinarriak

Deialdi honetako onuradunek ondoko betebeharrak bete beharko dituzte:

a) Irabazi-asmorik gabeko elkartea izatea, eta elkarte horren estatutuetan, bere helburuen artean, deialdi honen xedearekin zerikusia duten jarduerak egitea agertzea.

b) Atarrabiako Udaleko Erakundeen Erregistroan legez eratuta eta inskribatuta dagoen erakundea izatea.

c) Egoitza soziala eta fiskala Atarrabian izatea.

Ezin izanen dira onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeak.

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 21ean, 14:00etan, amaitzen da.

Eskaerak Atarrabiako Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoko Erregistroan aurkeztuko dira (Kale Nagusia, 22.

Diru-laguntza eskabidea, deialdi honetako I. Eranskinean jasotzen den eskabide ereduarekin bat etorriko da.

Eskabidearekin batera (I. Eranskina) ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

– Atarrabiako Udaleko Erakundeen Erregistroan inskribaturik dagoelako agiria.

– Kultur aktibitateen egitaraua, II. Eranskineko ereduari jarraiki

Eskabidea (I. Eranskina)

Egitaraua (II. Eranskina)